Iñaki Lejarretari egiten diogun omenaldiak IÑAKIREN BIDEAK du izena. Modu batera edo bestera, Iñaki Lejarretarekin bat eginda gaude, baina guztiok elkartu gaituena “mountain bike”-arekiko duen grina da. Modu berezian gogoratu nahi genuen, eta zer hoberik, pedalei eraginez eta naturarekiko kontaktuaz gozatuz baino.

Proiektu hau gure mendietatik igarotzean aztarna bat uzteko ideiarekin sortu zen.

11. edizioa 2023ko irailaren 16an eta 17an izango da. Denok pedalei eragingo diegu Iñakirekin, gure geografiako hainbat puntu elkartuz. Hainbat herri eta probintziatatik igaroz, Euskal Herrira bira BTT formatuan osatu arte.

Etapaka eta txandaka, Iñakiren bideak Berrizen hasi eta amaituko dira, bere jaioterrian. Hau izango da aukeratutako agertokia: Urkiola, Izki, Urbasa, Bidasoa, Gipuzkoako kostaldea, Oiz eta Berriz… Protagonistak: senideak, lagunak eta mendiko bizikletazaleak.

Iñakiren bideak ez ditu errepidean bizia galdu duten txirrindulari guztiak ahazten. Horregatik, txirrindulariarekiko errespetua eskatzen dugu, 1.5 metroko segurtasuna eta guztiontzako espazio bat, errepidea, modu zuzen eta seguruan partekatu ahal izatea.
Pedalkada bakoitza aurrera pauso bat da.

Ilusioz beteriko ibilbidea. Betiko aztarna.

Eskerrik asko Iñaki!